
"Jendeari eskatzea nahi diot bai parte hartzean, bai antolakuntzan, konpromesu handiagoa hartzea, zeren ez da hain zaila. Egiten duguna baino askoz gehiago egitea lor dezakegu guztion artean, gizarte erdadldun batean bizi arren." "Orain dela 2 urteko ekitaldiarekin alderatuta, aurtengoan euskaraz bizitzeko tresnak erakustea nahi izan ditugu. Arratsaldean, adibidez, egia ote jolasaren txapelketa eta gurasoek umeentzako jolas taller bat antolatuko dute, euskaraz jolastea posible dela erakusteko eta jolastu behar dugula demostratzeko". "Horrelako ekitaldiekin, kalean zehar, guk egiten duuna jendea animatzea da, euskara guztiona dela esatea eta hau euskara oso polita dela. Beraz, denok parte hartzera animatzen zaituztet. Bukatzeko, euskarak erdarak kendutako lekua berreskuratu behar du, eta denon artean lor dezakegula uste dut, bakoitzak bere aportazioa eginez".
