domingo, 7 de junio de 2009

HAIZEA ZELAIA. EGIAKO MARGOLARI GAZTEA


Arantxa Arratibel pintore ezagunaren alaba da Haizea Zelaia, etorkizun handiko margolari gaztea. "Hamabost urte bete berri ditut eta hiru urterekin hasi nintzen arte munduan. Hasiera batean nere amarekin hasi nintzen folioetan margotzen. Ikastolan eta klasean arazoak ditut, baina bestelako gauzak ikastea gustatuko litzaidake, adibidez arteari buruzko akademia batean ni bezalako beste mutiko eta neskatilekin. Orain gustora egongo nintzateke mozorrotuta, adibidez, bakera modura mozorrotuko nintzateke, eta dantza egiten egongo nintzen nire lagunekin batera komparsa hauetako batean." "Beste hobby batzuk ditut, abestea adibidez. Abestea izugarri gustatzen zait. Musika instrumentuak jotzea ere asko gustatzen zait. Hiru urtez trikitixa jotzen egon naiz, hala ere, orain dela denbora gutxi utzi dut." "Kirolak ere atsegin ditut, izotz patinaian aritua naiz. Txikia nintzela hasi nintzen, bederatzi urterekin. Geroago konpetizio mailan hasten ginen eta orduan uztea erabaki nuen." "Askotan jartzen naiz margotzera, baina batez ere margolanak aurkeztu behar ditudanean txapelketa batean eta abar. Aitortu behar dut inprobisazio lanak egiten ditudala, aldez aurretik prestatu gabeko margolanak. Nire pinturetan estilo berbera mantentzen dut, hau da, marrazki bizidunez egindako margolanak batez ere. Heldua bihurtzen naizenean, margolaria izatea nahiko nuke. Hale ere, ileapaindaritza ikastea ere nahi dut, mundu honetan sormena aplikatu ahal izateko." "Ikastolan klasea emateko modua, hau da, irakasteko era ez zait egokia iruditzen eta aspertu egiten naiz. Honi buruz, klaseak praktikoagoak izango balira, ikasleak emaitz hobeak lortuko zituztela, entretenigarriagoa litzateke guztia." "Esposizioei buruz, lau ditut eginak, gahinera 42 sari irabazi ditut, baina sarien kontu horrek gero eta ilusio gutxiago daukat, zeren denbora aurrera joan den moduan, sariekin ohitua nago."